Sarerako sarbide-protokolo
Sarerako sarbide-protokolo edo atzipen protokoloak, atzipen anitzeko protokoloak edo kanala atzitzeko protokoloak ere ezagunak dira.
Sare lokalek difusio teknologia erabiltzen dute gehien bat. Difusio sareetan, kanala estazio guztien artean konpartituta dago. Mezu bakoitzak helburu bat dauka, baina ordenagailu guztiek entzun behar dute mezua, haientzat den jakitako.
Kontuan hartuta sareko elementu guztiek transmisio-ahalmena konpartituta daukatela, modu ordenatu baten transmititu behar da, errore eta gatazkarik izan ez dadin. Hau gauzatzeko kanala atzitzeko protokoloak daude.
Eramailearen detekzio bidezko atzipen protokoloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mezua (bit-multzoa) bidali baino lehen, transmisio-bidea (kanala) libre dagoen ala ez begiratzen duten protokoloei atzipen anitzeko protokoloei deitzen zaie.
Teknika hauetan sareko makina batek edozein unetan transmiti dezake, ausazko ezaugarria du orduan, honi kontrajartzen direnei kontrolatuak (deterministak) deitzen zaie . Estazio bik edo gehiagok batera transmititzen badute, talka gertatzen da. Honen ostean, transmititzeko eskubidea zeinek duen, protokoloek erabakitzen dute. Hona hemen mota honetako protokoloak:
- ALOHA hutsa (euspen-soila)
- CSMA (Carrier Sense Multiple Access)
- CSMA/CD (Carrier Sense Multiple Access with Collission Detection)
- CSMA/CA (Carrier Sense Multiple Access with Collission Avoidance)
Talkarik gabeko atzipen protokoloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzipen protokolo hauetan, estazio igorleak baimena (erreserba) eskatzen du eta onartzen bada, mezua bidaltzeko txanda iritsi arte itxaroten da.
Gatazka lehia astundu egiten da, transmisio-bidea luzea eta mezuaren tamaina handiak direnean, zuntz optikoko sareak kasu.
Modu askotakoak daude. Adib: Polling (aukeratze-deia), Lekukoaren protokoloa, Bit-map protokoloa, Atzeranzko zenbaketa bitarra, Euspen mugatuko protokoloak...
- Polling (aukeratze deia)
- Lekukoaren protokoloa
Haririk gabeko sareen protokoloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MACA (Multiple Access Collission Avoidance)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed 2002), Ehu ed.
- Andrew S. Tanenbaum, Computer Networks (4. ed 2003), Prentice Hall.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telekomunikazio hiztegia: